Rekalde Oftalmologia Klinika, Eibar
Recalde Oftalmologia Klinika azken orduko teknologiaz hornituta dago eta ikusmen nahasteetarako arreta osoa eskaintzen du. Edozein arazo oftalmologiko agertuta ere, honi aurre egiteko gai gara teknika kirurgiko berrienak erabiliz.
Gutxitan ematen diren egoerei aurre egiteko, ordea, erreferentzia zentru bat daukagu: Oftalmologia Klinika-Kirurgiko Institutua Bilbon, elkarrekin lankidetza hitzarmena baitaukagu.
Klinika honen ibilbidea luzea da, izan ere, bere jatorria 1950. urtekoa da: Jose Luis Recalde Larre, begietako medikua, Eibarren finkatu zenekoa espezializazio-ikasketak amaitu ostean, Madrilgo Oftalmologia Institutu Nazionalean.
1986an zendu zen arte jardun zuen buru-belarri lanean, hori dela eta eredutzat hartu zuten bere ezagun eta, egun, bere lanarekin jarraitzen dutenek, hain zuzen ere.
Gure Klinika talde profesional batek kudeatzen du; Jose Ignacio eta Rafael Recalde Yurrita, Iñaki Rodriguez Agirretxe eta Juan San Cristobal Epalza. Recalde Klinika zonaldeko erreferentetzat jotzen dute.
Gure helburua ikusmenaren osasuna zaintzea da, inguruan sor daitezkeen premiei erantzunez.
Larrialdiak astelehenetik ostiralera goizez eta arratsaldez erantzuten ditugu
- Ikusmen azterketa osoak egiten ditugu.
- Katarata eta glaukoma ebakuntzak.
- Mota guztietako errefrakzio kirurgiak egiten ditugu prozedura seguru eta berrienak erabiliz.
- Betazalen kirurgia edo Okuloplastia eta kirurgia txikiak egiten ditugu, baita ere.
- Lan-oftalmologia eta lan istripuen ondorioz egoten diren kasuak.
- Glaukoma eta erretinaren gaixotasunen diagnostiko eta tratamendua.
- Lentillak egokitzea.