Begi lehorra

Malko mintzak funtzio ugari ditu. Horien artean nagusiena begiak umeltzea da, kornea elikatzea eta gainazal optiko perfektua mantentzea ikusmen zorroztasuna edukitzeko. Malkoak sortzeko asaldura dagoenean, begi lehorra edo malko disfuntzio sindromea sortzen da, produkzio eskasa edo malkoa kalitate txarrekoa izateagatik.

Orokorrean begi lehorra duten pazienteak deseroso sentzitzen badira ere, zeinbait maila desberdin daude, egoera arinetatik non mina ez den oso handia, egoera larrietara non kornea eraginda egoten den eta tratamendu konplexuak behar izaten dituzten.

Azkenaldian aurrerapen handiak sortu dira paziente hauen maneiuan, beste batzuen artean malkoen osmometría (Tear Lab®), zeinak inflamazio maila neurtzen duen. Horrez gain, kornearen eta konjuntibaren tinzioa fluoreszinarekin eta lisaminarekin (berdea) egiten da, Schirmer test-a eta malkoen argitzea.

Gaur egun, ezaugarri desberdinetako malko artifizialak ere baditugu, paziente bakoitzari egokitzen zaizkionak. Aurreratuagoak dauden kasuetarako suero autologoa erabiltzen da eta hazkuntza faktoreak dituen plasma (PRGF).