Glaukoma
Glaukoma nerbio optikoan eragina duen gaixotasun optikoa da, non ikusmenaren narraitzea ematen den. Gaixotasuna oso aurreratua egon arte sintomak ez direnez agertzen, noizean behin azterketa oftalmologikoak egitea gomendatzen da, gehienbat 50 urtetik aurrera.
Begibarneko presioaren neurketa da gaixotasun honetan daturik garrantzitsuena, zuzenean glaukomarekin lotua baitago (nahiz eta begibarneko presioa ez dagoen zertan altua egon beharrik glaukoma izateko).
Sor daitezkeen alterazioak maneiatzeko hainbat froga egiten ditugu.
Froga diagnostikoak
Aireko tonometria
Begibarneko presioa neurtzen du begigainaz kontaktuan ipini gabe.
Aplanazio tonometria (Goldmann)
Begibarneko presioa modu ziur eta zehatzean neurtzen du.
Korneako pakimetria
Kornearen loditasuna neurtzen du, horrela begibarneko presioa balioztatzen da.
Gonioskopia
Aurreko kamararen angulotik glaukoma mota zehaztu daiteke.
Kanpimetria
Glaukomaren diagnostiko eta jarraipenarentzako froga nagusia da. Ikuseremua aztertu eta ikusmeneko hasierako aldaketak detektatzea ahalbidetzen du.
Koherentzia tomografía (OCT)
Erretinako nerbio-zuntz geruzak neurtzen ditu, glaukoman eragina izaten dutenak baitira. Geruza hortako aldaketak berehala antzematen ditu, kanpimetriaren osagarria da.
OCT de capa de fibras de la retina
Tratamendua
Laser YAG-aren bitartez iridotomia
Glaukoma zorrotz mota batzuetan laser bidezko tratamendua egin daiteke, iris-ean zenbait zulo zabalduz. Modu honetan glaukoma akutuak sortu ditzakeen blokeo pupilarrak saihesten dira.
Argoi laserra*
Hainbat glaukoma motetako begibarneko presioa jeisteko, trabekuloplastia edo iridoplastia bezalako prozedurak erabili daitezke.
Kirurgia*
Glaukomaren progresioan erabiltzen diren tratamenduak ez direnean nahikoak, teknika kirurgikoak erabiltzeko aukera egoten da, begibarneko presioa ahalik eta gehien gutxitzeko asmoarekin.
Glaukoma motak
- Azaldutako adinaren arabera: sortzetikoa, haurrena, gaztetxoena eta helduena.
- Jatorriaren arabera: lehen mailakoa eta bigarren mailakoa.
- Mekanismoaren arabera: angulu zabalekoa eta angulu itxikoa.
- Azaltzen den formaren arabera: akutua eta kronikoa.
Glaukoma mota desberdinak daude, kasu bakoitzak bere jarraipena eskatzen du eta glaukomaren ezaugarrien arabera norberari zuzendutako tratamendua erabili behar da. Glaukoma mota ohikoena, angulu zabaleko glaukoma primario aedo glaukoma kroniko sinplea deritzoguna da.
*Bilboko gure klinikan egiten diren prozedurak.