Kataraten kirurgia

Kristalino opakua, argia pasatzea zailtzen duena, artifizial batekin ordezkatzean datza kirurgia honek. Operatzeko momentuan modu azkar eta eraginkorrean lan egitea gomendatzen da. Bilboko Oftalmologia Institutu Kliniko Kirurgikoan egiten dira ebakuntzak, maila altuko hornidurak dauden tokia baita.

Ebakuntza modu anbulatorioan egiten da, beraz pazienteentzat eragozpenak txikiak dira. Gainera, operazio osteko kontrolak Eibarko Klinikan egiten dira goizez eta arratsaldez.

Begibarneko lente multifokalak

Geroz eta sarriago entzuten da kataratetatik operatutako pazienteek betaurrekoak erabili gabe nahi dutela ikustea. Horregatik ebakuntza egitean begibarneko lente multifokalak erabiltzen ditugu gertuko eta urrutiko ikusmen egokia ematen baitute. Ez dira pertsona guztientzako egokiak, nahiz eta kasu batzuetan emaitzak bikainak izan.

Begibarneko lente torikoak

Korneako astigmatismo altuetan erabiltzen diren lente bereziak, kalitate handiko ikusmena sortzen dute.