Laneko oftalmologia
Ergonomia
Gaur egun, lan-bizitza kalitatea eskatzen da. Ergonomiaren helburua lana bakoitzaren ahalmen eta aukeretara egokitzea da.
Datuak ikusten diren pantailekin lan egitea ohiko bihurtu da egungo gizartean eta hori dela eta, garrantzitsua da balorazio bat egitea zenbait gaixotasun saihesteko. Garrantzitsuena zenbait aholku jarraitzea da:
- Ikusmena deskantsatzea noizbehinka: pantailatik ikusmena baztertzea eta urrutiko objektu bati begiratzea (kuadro bat, leiho bat, lankide batekin hitz egitea…)
- Filtrodun pantailak erabiltzea eta argiarekiko toki egokian ipintzea: erreflexuak murrizten dituzte.
- Begiak maiz kliskatu: ikusmena objektu baten gain (pantaila, liburua) finko edukitzean, begiak gutxiago kliskatzen dute eta ondorioz, ez dira modu egokian lubrifikatzen.
- Malko artifizialak erabili beharrezkoa bada.
Lan istripuak eta larrialdiak
Lanaren ondorioz eskatzen den mediku arreta maiz ikusten da kontsultetan; gorputz arraroa kornean, azido/kaustiko-aren ondoriozko erredurak, konjuntiba-etena, korneako zauriak, traumatismoak…hori dela eta arreta egoki eta larria behar dute. Istripu bat lanean edo beste edozein larrialditan dauden pazienteek ez dute aurretiko txanda behar, hau da, berehalako arreta eskaintzen zaie.