Ikusmen arazoak

Ikusmen ona deritzogu erretinara iristen diren irudiak zuzenean erretina gainean fokatzen direnean. Hau gertatzen ez denean, irudia erretina ez den puntu batean fokatzen da eta errefrakzio akatsa gertatzen da.

Miopia

Begi luzeegia izateak objektuak erretina aurrean fokatzea egiten du, urrutiko objektuak gaizki ikusiaraziz. Miope batek, aldiz, urrutitik gaizki ikusten du, baina gertutik ondo.

Hipermetropia

Hipermetropian kontrakoa gertatzen da. Begi motzegia izateak, objektuak erretina atzean fokatzea eragiten du, eta ondorioz, ez da ondo ikusten ez gertutik eta ezta urrutitik.

Astigmatismoa

Ikusmen normalean korneak okerdura erregularra izaten du gainazal osoan. Asaldurarenbat izanez gero bere okerduran astigmatismoa agertzen da, gertuko eta urrutiko ikusmen txarra sortzen duena. Objektuak deformatuak ikusten dira.

Presbizia

Presbizia, ikusmen nekatua ere deritzona, ikusmen arazo bat da non begiak fokatzeko ahalmena galtzen duen (kristalinoaren egokitzapen gaitasuna galtzen du). 40-45 urtetik aurrera gertatzen da eta honen ondorioz, objektuak gertutik ikusteko zailtasuna egoten da. Sintomak: irakurtzeko zailtasuna, neke okularra, buruko mina…Presbizia betaurrekoekin zuzendu daiteke, kontaktuzko lente progresiboekin, eta kirurgia errefraktiboaren bidez (laser bidezko kirurgia, begibarneko lente multifokalak edo ikusmen bakarra; begi bat gertutik ikusteko egokitu eta beste begia, berriz, urrutitik ikusteko).

Anbliopia

Ikusten ikasi ez duen begiari esaten zaio. Heldu ez den begi edo begieri gertatzen zaie eta gutxinaka gutxinaka ikusmena txikitzen joaten da.