Oftalmologia orokorra

Recalde Klinika Oftalmologikoa teknologia aurreratuenakin hornitua dago eta begi sistemaren ebaluaketa osoa eskaintzen du.

Teknika kirurgiko aurreratuenekin egiten ditugu ebakuntzak eta edozein arazo oftalmologikori aurre egiteko prest gaude.

Gutxitan ematen diren egoerei aurre egiteko, ordea, erreferentzia zentru bat daukagu: Oftalmologia Klinika-Kirurgiko Institutua Bilbon, elkarrekin lankidetza hitzarmena baitaukagu.

Helduak

Errutina azterketak egiten ditugu, ondorengoak aurki daitezke:

  • Errefrakzio akatsak: miopía, hipermetropía edo astigmatismoa.
  • Begi-barneko presio altua (sarritan joera familiarra egoten da).
  • Erretinako asaldurak (diabetikoak, makularen gainbehera, etab.).
  • Begi idorra

Ikusmen nekatua edo Presbizia

Presbizia, ikusmen nekatua ere deritzona, ikusmen arazo bat da non begiak fokatzeko ahalmena galtzen duen (kristalinoaren egokitzapen gaitasuna galtzen du). 40-45 urtetik aurrera gertatzen da eta honen ondorioz, objektuak gertutik ikusteko zailtasuna egoten da. Sintomak: irakurtzeko zailtasuna, neke okularra, buruko mina…Presbizia betaurrekoekin zuzendu daiteke, kontaktuzko lente progresiboekin, eta kirurgia errefraktiboaren bidez (laser bidezko kirurgia, begibarneko lente multifokalak edo ikusmen bakarrekoak; begi bat gertutik ikusteko egokitu eta beste begia, berriz, urrutitik ikusteko).

Haurrak

Umeak ikus-zorroztasun txikiarekin jaiotzen dira. Bizitzako lehen 4 urteetan ikusteko ahalmenaren %50 irabazten dute, eta gutxinaka-gutxinaka %100-era heltzen da ikusmen ahalmena (7 urterekin). Horregatik gomendatzen da 4 urterekin azterketa oftalmologiko oso bat egitea, edozein arazo edo anomalia detektatzeko. Arreta handia ipini behar zaio begi alperrari edo anbliopiari.

Kontaktologia

Kontaktuzko lenteak miopia, hipermetropia, astigmatismoa (lente torikoak) eta presbizia (lente progresiboak) zuzentzen laguntzen dute. Kirolari eta gazteentzat bereziki lente bigunak (hidrofiloak) dira egokienak. Denbora tarte laburrean berritu daitezke, infekzioak eta galerak saihestuz.