Glaukomaren kirurgia

Modu anbulatorioan egiten da (ingresu barik) eta tokiko anestesiarekin (normalean tantanekin soilik). Kirurgia ICQO Bilbon egiten da eta operatze ostekoa Eibarren.

Esku hartzeak desberdinak dira glaukoma mota eta larritasunaren arabera:

Trabekulektomia

Tentsio okularra gutxitu eta glaukomaren progresioa oztopatzen duen drenaje kirurgikoa da.

Zulatzen ez duen esklerektomia sakona (EPNP)

Aurreko kamarara sartzen ez den kirurgia da (ez du zulatzen). Inplanteak ipintzen dira ebakuntza egindako zonaldean begiko presioa jeisteko.

Drenatzeko gailuak

Presio okularra jeisten laguntzen duten gailuak dira. Batzuk balbuladunak dira (Ahmed balbula) eta beste batzuk balbulagabeak (Molteno inplantea, Baerveldt eta ExPress).

Prozedura ziklosuntsitzaileak

Presio okularra jeisten laguntzen duten operazioei deritze, hortarako, diodo laserra erabiltzen da.

Fakotrabekulektomia

Fakotrabekulektomia edo fakoesklerotomia ez zulatzailea kirurgia multzo bat da zeinaren bidez kataratak ezabatzen diren ultrauhinak erabiliz, begibarneko lentearen inplantea ezarri eta eta glaukomaren ebakuntza.